HAURREN MUNDUAK BIZI DUTEN ERREALITATEA ISLATZEN

Jakin badakigu, eskolara joateko aukera izatea eta hezkuntza jasotzea oinarrizko eskubide bat dela eta ez lukeela gutxi batzuk bizi dugun pribilegioa izan behar. Film labur baina intentsu honetan argi ikus daiteke oinarrizko eskubide hau ez dela aitortua, kultura dominanteak kultura gutxituarekiko duen boterea eta gizarte matxista baten eredu argia emakumeek diskriminazioa pairatuz.

Haurren munduak gerran edo gatazkan dauden herrialdeetan bizi duten errealitatea islatzen du, gudetara jolastuz, indarkeria normaltzat hartuz, mutilek nesken gaineko boterea erakutsiz… eredu direnetatik ikusten dutena ikasi eta imitatzen baitute. Guk bizi dugun errealitatearen inguruan hausnartu eta kuestionatzeko aukera eskaintzen digu pelikulak.

Alde batetik, nahiz eta protagonistak bidean etengabe trabak eta oztopoak aurkitu emakumea izateagatik, dirua ez edukitzeagatik eta abar, zailtasun guztien gainetik bere helburua lortzeko, hots, eskolara joateko eta beharrezkoa duen materiala lortzeko egiten duen ahalegina, eta duen borondatea (nahia, ilusioa, pasioa, motibazioa…) azpimarratzekoak dira. Aipatu, bi protagonisten arteko laguntasuna eta elkarrekiko laguntza ere ezinbestekoak direla Baktayek, protagonista nagusiak, dena jolas hutsa dela uste baitu.

Bestetik, hezkuntza sistema tradizionala etorri zaigu gogora. Izan ere, eskolan mutilak eta neskak banatuta ikasten dute eta altzariak ez daude haurrentzat egokituta. Gainera, kasu honetan, baliabideen eskasia eta ikasteko espazio aproposen falta oso argi islatzen dira filmean. Horrez gain, irakaslea autoritarioa eta ahalguztiduna da zigorraren metodoa erabiliz, hark du ezagutza guztia eta haurra subjektu pasiboa da. Helduek haurrengan duten arduragabekeria ere aipatu nahi genuke.

Ildo beretik jarraituz, hezkuntzak, oinarrizkoa den eskubideak duen garrantziaz ohartzeko baliagarria izan daiteke pelikula, honek askatasunean eta emakumeen ahalduntzean duen eragina nabarmenduz.

Azkenik, irakasle den edo izango den oro animatuko genuke film hau ikustera, haurra ikusteko eta ulertzeko modu eta ikuspegi ezberdin bat erakusten digulako. Protagonistaren erabakitzeko gaitasuna, duen boterea eta borondatea azpimarratuz, eta hark duen autonomia eta irudimena nabarmenduz.

Nahi izanez gero, hemen duzue hausnartzera bideratu gaituen filma:


Comentarios

Entradas populares